Azkuna Zentroak, Gutun Zuria Bilbao-Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizioa egiten ari da martxoaren 28tik apirilaren 2ra. Hasiera horretan BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko Saria banatu da, “euskal eta nazioarteko literaturako funtsezko eragileen sorkuntza-lana aintzatesteko.
Lehenengo edizio honetako saria, Ohorezko Makila, Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatidesentzat izan da euskal eta nazioarteko literaturari egindako ekarpena nabarmentzeko. Ohorezko sariaz gain, sariak karta zuri bat eskainiko die saritueu, hurrengo ediziorako beren intereseko proiektu bat irudikatuko duena.
Sari honen osagarri gisa eta etorkizuneko edizioetan, BBK-k, Liburu Ganberarekin batera, accesit sari bat emango du ospe handiko egile ospetsu baten nazioarteko lan bat euskaratzeko eta ikasleen artean zabaltzeko.
Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazlea eta itzultzailea da, eta makina bat lan ditu argitaraturik. Nabarmentzekoak dira poesian: Azalaren kodea (Susa, 2001) eta Bitsa eskuetan, (Susa, 2011). Euskadi saria hiru aldiz jaso ditu. 2020an Nola gorde errautsa kolkoan poema-liburua argitaratu zuen, eta Espainiako Poesia Sari Nazionala jaso zuen. Birritan jaso du Vitoria-Gasteiz Haur eta Gazte Itzulpen Saria.
Theodor Kallifatides (Grecia, 1938) idazle suediar-greziarrak fikzioa, saiakera eta poesia lantzen ditu. Berrogei liburu baino gehiago argitaratu ditu eta hainbat hizkuntzatara itzulita daude. Gaur egun Suedian bizi da, eta sari ugari jaso ditu Grezian eta Suedian egindako lanagatik.
