Nontzeberri

Gustavo Almarcharen “Hard” erakusketa, Gasteizen

Gustavo Almarcha artistaren (Miranda de Ebro, 1953) Hard pintura-erakusketa dago ikusgai Gasteizko Montehermoso zentroan, martxoaren 1era arte.

Erakusketaren komisarioa Iñaki Larrimberen arabera, Hard ez da atzera begirako ortodoxoa. “Hard-en ez dago gidatzen gaituen denbora-bektore bat, baina, bai dagoela atzera begiratzen duen hari gidari bat. Hari gogor eta sendoa. Osagai gogorrarekin –Hard- egindako haria, materia bera baino solidoagoa: tormentua”.

Hala, erakusketa osatzeko, komisarioak 30 urteko ibilbidea josten duten obrak aukeratu ditu (marrazkiak, zirriborroak, pinturak..), eta taldeka antolatu: aurpegi desitxuratuak, gorputz bakartiak, deformatuak… beldurra, larritasuna, laztura, artegatasuna… Finean, gizakiaren tormentua.

Exit mobile version