Azaroaren 3tik 24ra, asteartero, Zinema Gaur zikloa garatuko da Gasteizeko Montehermoso Kulturuneean. Bertan, “gure mundua ikusi eta ulertzeko modua zabaltzen lagunduko diguten istorioak, autoreak eta kontaerak “ izango dira.
Gaur abiatuko da ekimena Simón Mesa Sotoren Un Poeta komedia beltz subertsibo eta irrigarriarekin. Iberoamerikako film onenaren Goya sarirako izendatua da lan hori.
Datorren astean, Irati Gorostidi zuzendariaren Aro Berria pieza ikusteko aukera egongo da. euskarazko lanak hauxe kontatzen du: “Donostia, 1978.Ur-kontagailuen fabrikako langileak batzarrean bildu dira, greba egin ala ez eztabaidatzeko; azkenean ez da aurrera aterako. Desengainatuta, gizartea eraldatzeko dituzten asmoak eremu intimoagoetara bideratzen dituzte inkonformistenek. Batzuek fabrika utzi eta mendian isolatutako komunitate batean integratzen dira; han, dozenaka gaztek buru-belarri hasten dira gauza berrien bila, esperientzia katartiko partekatuen bidez”.
Hurrengo lana Hong Sangsoo zinemagile korear ospetsuaren Qué te dice esa naturaleza filma izango da. Azaroaren 17an pantailaratuko da.
Azkenik, Las Corrientes Milagros Mumenthaler zinemagile argentinar handiaren azken filma ikusiko da.
Filmez gain bestelako jarduerak ere antolatu dira. Informazio guztia hemen.
