Nontzeberri

“Gure Ahotsak” Emakumezko Musikarien Zikloa hastear, Donostian

Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak bost kontzertu eskainiko ditu martxoaren 3tik 7ra, Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Emakumeen sormenari bide emateaz gain, musikari hasiberriak eta eskarmentudunak oholtza gainean elkartzea du xede Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen den zikloak.

Aurten parte hartuko duten artistak eta taldeak honako hauek dituzue: Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peya. Aurten, kontzertuen ondoren, Victoria Eugenia Cluben, musikariekin topaketak izango dira, Clara Peya eta La Tremenditarekin.

Bihar bertan, martxoak 3, abiatuko da ekimena Clara Peya musikariarekin. Hurrengo egunean La Tremenditaren txanda izango da. Ostegunean, hilak 5, Chica Sobresaltok hartuko du parte. Azken bi egunetan talde bi arituko dira, 6an, Mirua, eta 7an, Neomak.

Ekimena sortu zenetik, Gure Ahotsak ziklotik musikari asko pasatu dira: Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setién, Izaro, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren, Belako, Idoia Asurmendi, La Basu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ainara Legardon, Miren, Verde Prato, Eneritz Furyak, Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu, Merina Gris, Laura Sam, Queralt Lahoz, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa.

Exit mobile version