Nontzeberri

Greziar tragedia moderno bat

Barsanti taldeak Kodizia Late Night kale antzerkiaren estreinaldia egingo du larunbatean Zarautzen antolatzen den Kalerki jaialdiaren barruan. Ikuskizunak bertsio biak baditu ere, euskaraz eta gaztelaniaz, taldeak Euskal Herrian lotu dituen emanaldi guztiak euskaraz izango dira.

Hala, uztailaren 4an, Zarautzen izango da piezaren estreinaldia, baina horren ostean, uztailaren 10ean, Errenterian, 11n Bergaran, 13an Arrasaten, 18an Sopelan, 22an Amorebietan  eta uztailaren 24an Arrigorriagan izango da taldea. Irailean ere bi hitzordu ditu: irailaren 5ean, Durangon eta irailaren 17an, Galdakaon.

“Gaueko telebista-saio baten formatuarekin, tragikomedia honek diru-gosearen inguruan ardazten ditu osasun publikoa eta horrek negozio-gai gisa duen zilegitasuna bezalako gaiak. Greziar tragedia moderno baten itxura duen istorio honetan, errugabe batek ordainduko ditu ondorioak. Denboran bidaiatzeko gaitasuna duen Late Night bat, historian zehar hainbat pertsonaiaren istorioak kontatu ahal izateko”.

Juanjo Otero, Pako Revueltas, Aritza Rodríguez eta Nuria M.Cres dira Kodizia Late Night piezaren antzezleak.

Exit mobile version