Mawa Orduñez artistaren Gramátika erakusketa ikusgai jarri da Gasteizeko Montehermoso Kulturunean, ekainaren 21era arte.
Gramátikak “erreferenteen, ekaien, erabileren eta ekintzen abstrakziotik abiatuta teinkatzen ditu oroimenaren, boterearen eta ikusgarritasunaren nozioak. Zalantzan jartzen du monumentua gailu ideologikoez-neutral gisa, kontakizun historizista eta hegemonikoen garaipen-kontakizunaren eraikuntza gisa jarduten baita, non zenbait irudi eta narratiba finkatzen baitira eta beste batzuk, berriz, sistematikoki baztertzen”.
Erakusketako lanak zementua enkofratzeko egiturekin eraikitako txantiloi handiak dira. Zementua “eusten duenaren baina agerikoa ez denaren alegoria gisa baliatzen da hemen, eta, aldiz, plantillek formaren errepikatzea, bariazioa eta zirkulazioa gaitzen dute”. (…) Aretoan aktibatutako zenbait dokumentuk eta objektuk agerian uzten dituzte egitura horiek erabiltzeko prozesuak, praktikaren dimentsio performatibo eta harremanezko bat azpimarratuz.
Oro har, erakusketak paradigma-aldaketa bat proposatzen du: monumentuaren betikotasun-guraren aurrean, marruskaduran, geruzan eta etengabeko eraldaketan oinarritutako behin-behinekotasun bat planteatzen da”.
Mawa Ordúnez (1986) Bilbon bizi eta lan egiten duen artista eta ikertzailea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean lizentziatua da, eta gaur egun doktorego-tesia garatzen ari da, Monumentuaren gramatika berri bat izenburupean. Bere proiektuak “historiaren, memoriaren eta testuinguruaren ideiek zeharkatutako proposamenetan oinarritzen dira. Arte publikoaren proiektuen garapenean interesa du, eta bere lanak gure espazio komunetan dauden zentzu-geruzak eta estratu historikoak berrikustea proposatzen du”.
