Nontzeberri

Gospel musika urte zaharrari agur esateko

Retro Musikak antolatu du 20. Gospel zikloa, eta bere baitan 40 kontzertu eskainiko dira urtarrilaren 11ra arte. Programazioak Euskal Herriko udalerri askotara eramango du gospel estiloa, eta Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako herrietan geldialdiak egingo ditu.

Kartelean gospel panoramako talde nabarmenak bildu dira, besteak beste, Samaria Gospel Singers, Blue Velvet Gospel Singers, Ispirit, Goiko Gela eta The Spolem Girls.

Urte zaharrari agur esateko musika estilo horrekin gozatu ahalko duzue egunotan, Andoain, Oion eta Barañain herrietan. Goiko Gela,  Samaria Gospel Singers eta The Spolem Girls taldeak arituko dira aipaturiko herrietan.

Getxo, Amurrio, Oiartzun, Berango eta Zumaian egingo dira urtarrileko kontzertuak.

Exit mobile version