Nontzeberri

Gorputzaren eta eskulturaren arteko harremanaz

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten  hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.

Orain, eta apirilaren 6ra arte, Idoia Leache (Burlata, 1999) Spin me round erakusketak hartuko du bertako aretoa. “Eskulturaren (gorputzari dagokionez) eta erregistro performatiboaren arteko elkargunean bat egiten du, hura gauzatzeko prozesuan bi diziplinen artean gerta daitezkeen aukera guztiak ikertzeko eta lantzeko. Gorputzaren eta eskulturaren arteko harremana eta elkarrizketa ikertzen eta muturrera eramaten saiatzen da, inork gehiago jasan ezin duen arte.”

Idoia Leache EHUn Artean graduatua da eta bere formakuntza Ikerketa eta Sorkuntza masterrarekin jarraitu zuen unibertsitate berean. Tabakalerako JAI eta Mataderoko PEEPA programetan parte hartu du. Bere lanak beka eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, Ertibil Bizkaia, Nafarroako Artista Gazteen Saria, Bilbaoarte Fundazioaren ekoizpen beka eta Nafarroako Gobernuaren Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntzak. Erakusketa kolektibo eta indibidual ugaritan parte hartu du, hala nola Oteiza Museoan, Rekalde Aretoan, Huarte Zentroan eta Fran Reus Galerian, eta Getxo Arte programetan.

 

Exit mobile version