Windsor Kulturgintzak, urtero bezala, Arte Ederreko gazterik garrantzitsuenen lanak biltzen ditu udako sasoiari begira. Aurten Gorantz izenpean bilduko dira gazteen proposamenak, bulkada berri bat eragin nahi dutenak. Irailaren 20ra bitartean ikus daitezke lanok.
Erakusketaren sarreran maskara bat dago, bere titulua, Autorretrato nada positivo, eta bizi dugun garaiaren alegoria bat izan nahi du. Krisialdiak ez du ezertan laguntzen baina artistek irmo darraite ez jausteko.
Gorantz, EHUko Arte Ederretako Fakultateko sortzaileen bulkada berria da. Erregistro kontzeptual ezberdinek osatzen dute erakusketa, izan ere argazkia, eskultura, pintura, animazioa, eta bideoa topa daitezke, beti ere, interakzio eta hausnarketa bat helburu dutela.
Lara Montoya, Silvia Abella, Maialen Arocena, Ana Aldama Virto, Pau Figueres, Nerea Olazabal, Itziar Quintana Astondoa, Vicky Trespando, Jaione Velez Samaniego, Derek Van Den Bulcke eta Iratxe Yañez artistek osatzen dute aurtengo kolektiboa.
