Nontzeberri

Goran Bregovic musikariak “Gau Zuria” programan joko du

Bilbao 700 Fundazioak askotariko kultura egitaraua atondu du bihar, Gau Zuria izeneko ekimenaren baitan. Hala, 30 ekitaldi baino gehiago izango dira 20:30etatik 02:00etara. Horien artean nabarmentzekoa da Goran Bregovicek emango duen kontzertua.

Balkanetako musikariak Alkohol ikuskizuna eskainiko du Ramon de la Sota moilan. Iazko Gau Zuria-n ere aritzekoa zen Bregovic, baina euriak eragotzi zuen emanaldia (uztailaren 1ean Euskal Herria Zuzenean jaialdian ere izango da, Heletan).

Eguraldi txarrak programa hondatzea eragozteko asmoz, antolatzaileek erabaki dute ikuskizunak barrualdean egitea, hala nola, Arte Ederretako eta Guggenheim museoetan, Bidebarrietako Liburutegian, Alondegian, edo Bilboko Zabalguneko Eraikinean. Horrez gain, hainbat gunetan kale-animazioa egongo da antzerki emanaldi eta fanfarreekin. Halaber, Bilboko eraikin nabarmenetako aurrealdeak argiztatuta agertuko dira.

Programak nazioarteko eta bertako kulturaren eta artearen hainbat ordezkari biltzen diru, esaterako, Blanca Liren dantza-konpainia; Mario Gas eszenako zuzendaria, edo Txalap.Art konpainia.

Programa oparo hau eskura dago sarean.

Exit mobile version