Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskarabideak haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako kultur ziklo oparoa antolatzen du Nafarroako hainbat herritan abenduaren 14ra arte.
Ziklo honen bidez, Nafarroako Gobernuak euskarazko kultura eskaintza Nafarroako eskualde guztietara eraman nahi du, “euskarak Nafarroako lurralde osoarentzat kohesio elementu gisa duen gizarte balioa nabarmenduz”.
Aste hauetan garatzen ari den Gora-Gora Fest jaialdiak haurrentzako ipuin kontaketak, familientzako antzerki saioak, haurrentzako ipuin musikalak, gazte eta helduentzako antzerki lanak eta familientzako magia ikuskizunak eskainiko ditu. Guztira 65 emanaldi ikusteko parada egongo da.
Azaroaren azken egun hauetan hauexek dira ondu diren emanaldiak: Mirafuentes herriko Gaztetxean magiaren inguruko Essentia (azaroak 26), eta hurrengo egunean Lukin herrian hitzordu bera. Azaroaren 27an, Andosillan, Tunba lehoia (txotxongiloak eta objektuak) pieza ikusteko aukera egongo da. Programa Antzin herrira joango da 28an, Nor da burbuila dislexikoa? lanarekin. Eta azaroaren 29an, Jaitz herrian pieza bera ikusteko aukera egongo da.
Euskarabideak elkarteak dauzka xehetasun guztiak.
