Kristina Grozeva eta Petar Valchanov zinegile bulgariarrek zuzendutako Glory (2016, Buelgaria eta Grezia) filma pantailaratuko du bilboko gaur Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia Nacho Carballo FICXixón jaialdiaren zuzendari ohiak aurkeztuko du. Horrekin batera, David P. Sañudok zuzendutako Aprieta pero raramente ahoga film laburra ere ikusi ahalko da.
Glory filmak hainbat sari jaso ditu: Locarnoko Jaialdiaren Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen; 2016ko Gijongo Jaialdian Film eta Gidoi onenaren sariak jaso zituen, bai eta FIPRESCI saria ere, eta 2017an, Naziorteko Film Onenaren saria jaso zuen Edinburgoko Jaialdian.
Hauxe da filmaren sinopsia: Tsanko Petrov tren-langileak dirutza aurkituko du trenbidean, baina dirua poliziari bueltatzea deliberatuko du. Estatuak, trukean, eskumuturreko erloju berri bat oparituko dio, zeina laster hondatuko den. Bitartean, Julia Staikova Garraio Ministerioko Harreman Publikoetako arduradunak Petroven erloju zaharra galduko du. Petrov bere erloju zaharra berreskuratu nahi izango du, eta bidez batez bere duintasuna. Hala, borrokaldi sutsu batean murgilduko da.
