Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak antolatutako Zinexit Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 25etik 29ra arte luzatuko da, baina horren aurretik Zinexit Topaketak egingo dira.
Gaur berton, urriak 8, Zinexit Topaketak egingo dira Tonio Hecker zuzendariaren El caso Freytter dokumentalaren emanaldiarekin (Bilboko Azkuna Zentroan). Amaieran, Jorge Freytter Floriáne protagonista eta Luz estella Romero Villalba abokatua berbetan izango dira Zuriñe Rodriguez kazetariarekin batera.
Jorge Freytter Florián 2001ean aitaren bahiketari, torturari eta hilketari buruzko egiaren bila Kolonbiara itzuli zenekoa kontatzen du filmak, eta obrak, era berean, oroimenerako eta justiziarako deia izan nahi du.
Lan horretan, “Gizateriaren Aurkako krimenen atzean dagoen logika aztertu dugu, Kolonbiako komunitateetako liderren, akademiko kritikoen, sindikalisten eta Giza Eskubideen defendatzaileen hilketa sistematikoaren atzean dagoen logika, alegia”, azaldu du Jorge Freytter Florián ekoizle eta protagonistak.
ZINEXIT ekimenak “gure gizartearen erronkarik premiazkoenei buruzko zinema eta hausnarketa uztartzen dituen gunea da, ikuspegien aniztasunak eta ahotsen aniztasunak bat egiten duten ulermen- eta elkartasun-tapiza ehuntzeko”.