Azkuna Zentroak hartuko du gaur, apirilak 20, eta 19:00etan hasita, Estudio Gheadaren El Mejor de los Mundos (EMDLM) lanaren estreinaldia. Bertan, Ane Pikaza artistak parte hartuko du performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera narratiba eszeniko gisa aztertzeko.
Piezaren garapena honetan datza: “Protagonistak bere bizitzaren, bizitako esperientzien eta egungo egoeraren ebaluazioa egingo du, bere bizitzako hainbat unetan izandako itxaropenen eta egungo egoeraren balantzea eginez. Horrela, interpretearen eta teknologiaren arteko elkarrizketa bat sortzen da eta autoerretratua eraikitzen laguntzen du. Lan honen barruan, etengabe konektatuta dagoen gizartearekin lotutako gaiak aztertzen dira eta zelan saiatzen den pertsona bat gizarte horretan bere burua kokatzen. Pribatasuna eta publikoaren gatazka ikusiko da, non esperientzia pertsonal eta akats guztiak pribatuak izateari uzten dioten eta pantaila baten atzean ezkutatzen diren ikusleentzat publiko izatera igarotzen diren heinean.”
EMDLM proiektua Azkuna Zentroko eszenAZen Arte Eszenikoen 2022-2023 denboraldiaren barruan kokatuta dago. Hurrengo saioa maiatzaren 4an izango da, eta Macarena Recuerda Sheperden Cosa. Intervenir un cuerpo pieza estreinatuko da. Eta ekainaren 8an, Poliana Lima dantzari eta koreografaren Oro Negro estreinaldia izango da.