Nontzeberri

Gizarte-harremanen gune izateko gaitasunaz

Artium Museoak Antonio Ballester Morenoren Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Jolasa eta esperientzia izeneko erakusketa paratu du. Carme Nogueira, Raphael Escobar eta Abraham Cruzvillegas artisten lanak ere biltzen dituen erakusketa Angel Calvo Ulloak komisariatu du.

Antolatzaileek honela definitu dute erakusketaren oinarria: “proiektu hori museoak bere hiri-testuinguruarekin eta testuinguru sozialarekin duen harremanari buruz eta, zehazki, bere barruko plazak inguruko elkargune gisa duen potentzialari buruz hausnartzeko prozesutik sortu da. Ballesterrek norberak eraikitzean eta jolasean oinarritutako pedagogiako praktika historiko batzuk berrikusi ditu, eta elkartzeko eta ikasteko espazio bat eratu du, ohiko erakusketa ez izateko pentsatutako proiektu honetan.
Antonio Ballester Morenoren Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Jolasa eta esperientzia erakusketa abian jarritako hainbat lankidetza-prozesuren emaitza da, hau da, museoak erakunde gisa eta egitura arkitektoniko gisa bere ingurunearekin duen loturari eta elkargune eta gizarte-harremanen gune izateko duen gaitasunari buruzko hausnarketa-prozesuaren emaitza.”

Erakusketa hau Vitoria-Gasteizko Barrutia Ikastolaren eta Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunearen lankidetzari esker egin ahal izan da.

Exit mobile version