Nontzeberri

Giza eskubideen inguruko zinema-zikloa hasiko da gaur Gasteizen

Zikloa osatzen duten zazpi zinta dokumentalek eta fikziozko film luzeek gai hauek lantzen dituzte besteak beste: homofobiari buruzko hezkuntza, emakumezkoen emigrazioa Iparraldeko herrialdeetan, makiladoreetako langileen laneko eskubideen aldeko borroka, emakumezkoen sexu-organoen mutilazioa edo elikadura-industriaren errealitatea lehen munduko herrialdeetan. Proiekzio bakoitzetik alor horietan lan egiten duten (bai Arabako gizartetik, bai beste testuinguruetatik) hainbat eragilek zuzendutako mahainguruak sortuko dira eta zenbait zuzendarik parte hartuko dute.

Hona hemen egitaraua: hilaren 17an, It's Elementary (Debra Chasnoff, dokumentala, AEB, 1996); 24an A Las Puertas de París (Marta Hornok eta Joxean Fernández, dokumentala, Espainia, 2008); eta 31n, Made in L.A. (Almudena Carracedo, dokumentala. AEB, 2007).

Apirilari dagokionez, 7an Congo River: Au-Delà Des Ténèbres. Vers la source (Thierry Michel, dokumentala, Belgika eta Frantzia, 2005); 14an, Hereves (Ariadna Relea, dokumentala. Espainia. 2009); eta 21ean Food Inc. (Robert Kenner, dokumentala. AEB. 2008).

Azkenik, maiatzean beste bi lan ikusi ahal izango dira: 5ean La causa de Kripan (Omer Oké, fikziozko filma. Espainia, 2009) eta 12an Y El Cine marcha. Una Historia del Cine al servicio de los Derechos Humanos (Manuel Huerga, dokumentala. Espainia. 2008).

Montehermoso Kulturuneak bidalita

Exit mobile version