Nontzeberri

Giro ederra Arabako bertso-eskolartekoan

Larunbatean, Kanpezun egin zen aurtengo Arabako Bertso-eskolartekoa. Bertan topaketa eta gazteen finala antolatu ziren. Bertsolaririk nabarmenena Peru Abarrategi izan zen.

Maiatzaren 8an eman zitzaion hasiera bertso jarriak eta bat-batean modalitateak dituen Arabako Bertso-eskolartekoari, eta bitarte honetan Gasteizen, Zalduondon eta Aramaion burutu dira kanporaketak bi adin tartetan, 14tik beherakoak, eta 14 eta 18 urte bitartekoak. Denera 60 bat haur eta gazte aritu dira aurtengo edizioan.

Kanpezuko kultur etxean hasi zen bertso festa hainbat bertso sortekin. Bertan, Markel Yoller, Irati Ruiz de Pinedo, Peru Abarrategi, Unai Etxenausia, Peru Amorrortu eta Unai Argote. Epaimahaiak, hala erabakita, Peru Abarrategik irabazi zuen finala. Gasteizko Peru Amorrortuk bigarren postua lortu zuen. Biak izango dira Orion ekainaren 27an izango den Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finaleko Arabako ordezkariak. 

Exit mobile version