Nontzeberri

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-zortzirena, Azpeitian

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak lehen fasea larunbatean amaituko da, egun horretan txapelketaren azken final-zortzirena izango baita Azpeitian.

Herri horretako Soreasu antzokian bilduko dira sei bertsolari hauek: Aitor Tatiegi Loidi, Asier Azpiroz Iztueta, German Urteaga Garmendia, Haizea Arana Cardenal, Maialen Akizu Bidegain eta Maider Arregi Markuleta.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara, eta saioaren ostean jakingo da puntuazioz sailkatutakoen zerrenda ere.

Urriaren 19an izango du txapelketak jarraipena Eibarren egingo den saioarekin.

Exit mobile version