Gpuntuko finalaurrekoei begira jarrita daude Gipuzkoako bertsolari eta bertsozaleak. Izan ere, bihar, azaroak 26, Arrasateko Uarkape pilotalekuan izango da lehen finalaurrekoarekiko zita, arratsaldeko 17:30ean.
Hitzordu horretan Kantatuko duten bertsolariak honakoak izango dira: Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia. Egoitz Aizpuru gai-jartzaile lanetan arituko da.
Larunbatean ez ezik, igandean ere zertaz gozatu egongo da. Igandean, azaroak 27, Tolosan jokatuko da bigarren finalaurrekoa Usabal kiroldegian, arratsaldeko 17:30ean.
Han bilduko diren bertsolariak Beñat Lizaso, Aitor Sarriegi, Iñigo Izagirre, Unai Agirre, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo izango dira, eta gai-jartzaile lanetan Jon Zaldua arituko da.
Betiko legez, informazio guztia Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren webgunean duzue.