Nontzeberri

Giltzapean egondako memoria askatzeko giltza

Aste honen hasieran, Ramon Olasagastik idatzitako Memoriaren giltza izeneko liburua aurkeztu du Erein argitaletxeak.

“Indio eta Tania sarri ibiltzen dira Ezkaba mendiko baso, bidezidor eta hegietan, zer suma, zokomiran. Arratsalde batean ikusitakoak, ordea, asaldatuta utzi ditu erabat. Zer dira eskeleto horiek? Zer da gizon-emakume horiek hezurren artetik atera duten botila hori? Ondoko egunetan, beste aurkikuntza garrantzitsu bat egingo dute Zubixarreko siman: giltzatzar herdoildu bat. Ezustean, iraganeko hainbat pasarte ilunen ateak zabalduko dizkie giltza horrek: Ezkabako gotorlekua espetxea zen garaian gertatu zen ihesaldi harrigarriaren berri jakingo dute, eta giltzapean egondako memoriak askatzen lagunduko dute.”

Euskaldunon Egunkarian lehen, eta orain, Berrian aritzen da lanean. Natura eta mendia maite dituenez, hainbat lan argitaratu ditu: Mendiminez biografia liburua (Elkar, 2007) kaleratu zuen, Tene Mujika Bekaren laguntzaz; Manuel Iradier, Afrikako arimaren esploratzailea (Elkar, 2009), Josune Bereziartu, hatz puntak (Kutxa, 2004), Hiru pauso, hiru norabide (Letxukale liburuak, 1999), Sei arrasto Eskandinavian (Informart, 1998). Haur literaturako zenbait ipuin ere plazaratu ditu: Sugaar (Lizardi Saria, Elkar, 2014) eta Ipurtargien herrian (Elkar, 2014).

Exit mobile version