Nontzeberri

Giltxikaro antzerki taldeko tunanteak, Gasteizen

Bihar, martxoak 14, 20:00etan hasita, Gasteizeko Izaskun Arrue Kulturgunean, Giltxikaro antzerki taldeak bere azken produkzioa, Alperrak, tunanteak eta maleanteak, oholtzaratuko du. Antzezlana eta gero solasaldi txiki bat izango da, Ane Aristik dinamizatuta.

2020an, Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen, Bilboko Udalaren babesarekin. 2024ko deialdian Gilkitxaro konpainiak eskuratu zuen, eta aurtengo jaialdian estreinatu da lan hori: Alperrak, tunanteak eta maleanteak

Lanaren korapiloa hauxe duzue:  Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira. Normalitatera bidaia egin nahi izango dute, derrigorrezko lanik ez dagoen lekura bidaia, ustezko paradisura, alegia. Baina normalitatea, formalitatea omen da, kondena. Hiru inurri hauek beti pentsatu izan dute pertsonen bizimodua demasekoa dela, idealizatuta izan dute bi hanketako ugaztun hauen unibertsoa. Baina gizakion mundura iritsi bezain pronto aurreiritzi guztiak eroriko zaizkie.
Gozamenaren aldarrikapena eta anormaltasunaren apologia egin nahi du antzezlan labur honek. Bizi dugun jendarteak produktibistak izatera behartzen gaitu, arnasa hartzeko tarterik gabe, hausnarketan erortzeko tentaziorik gabe; behartuak gaude klik azkar egin eta ezertan sakondu gabe denari erreakzionatzera.

Exit mobile version