Luli Patatax eta Ander Bakon otorrinoak entzumenaren inguruko
predikua esatera doazela, ezusteko eder baten ondorioz ikusmenari buruzko komedia-sinposium-absurdua egiten bukatuko dute. Horrela, zortzi begiz baliatuta munduari begiratzeko modua eta bizitza ikusteko fundamentu berria aurkituko dute.
Azken urteetan Gilkitxarok Honolulu, leku bat eta Mirande
Kabareta lanak antzezten ibili da. Nolabait 8 begi antzezlanean
aurreko obra bietako osagaiak uztartzen dira. Batetik lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa eta bestetik, kabareta. Izan ere, lana sortzerako orduan XX. mende hasieran Alemanian Karl Valentin idazleak garai horretako kabaretetan proposatutako zenbait eszenetako testuak abiapuntu izan dira.
Beste aldetik, martxoaren 26an, Periplo Teatro konpainiaren eskutik, Sergi Belbelen Morir (o no) antzerkia Kurtzio Kultur Etxean ikusteko parada izango duzue, 21:00etan.
Argenis Mesaren zuzendaritzapean ondoko aktoreek jardungo dute: Veronica Diez, Ivan M.C., Azucena Molina, Izaskun Fernandez, Pilar Embid eta Patxi Ituarte.
Periplo Teatrok 2005 urtearen bukaera aldera gorpuztu zuten Getxoko Antzerki Eskolan. Interpretazio munduan sakonago barneratzeko ekimena jarri zuen abian ikasle talde batek.
Nontzeberri