Aurten, Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak bere 20. urteurrena ospatuko du maiatzaren 28tik ekainaren 21era arte.
Jaialdiak 23 erakusketa programatu ditu, gehienak aire zabalean, jaialdiak espazio publikoaren defentsa egin baitu beti, esperimentatzeko, jolasteko eta ospatzeko eremu gisa. Jaialdiaren bi leku nagusiak hauek izango dira: Punta BegoƱa Galeriak (sei erakusketa antolatuko baitira hor), eta Algortako Merkatua. Bertan, Sirenoari eskainitako photocall oso berezi bat eta jaialdiaren artxibo digital historikoari buruzko instalazio handi bat hartuko ditu, 20 urte hauetan jaialdian parte hartu duten ia 400 artisten lana biltzen duena, haien biografiekin eta instalazioei buruzko informazioarekin.
Aurtengo edizioa izango da azkena Maria PTQK ikertzaile eta kultur kudeatzaile bilbotarrarentzat, azken aldiz komisariatuko baitu ekimena. Bere proposamenei jarraiki, Reset izango du aurtengo leloa. Proposamen hau aurreko urteetan Pausa, Play eta Rec botoiak sakatu ondoren dator.
Hemen dituzue komisarioaren lerroak, aurtengo leloaren nondik norakoak definitzen dutenak.
Egun guztietako proposamenak: Getxophoto
