Getxoko udalak Iparra Galdu Gabe ekimenaren 25. urteurrena ospatuko du azaroaren 26ra bitartean, Iparraldeko kultura herritarrengana gertatzeko xedez.
Egitasmoak egun berezi bat programatu du bere egitarauaren barruan, izan ere, azaroaren 21ean izango da, arratsaldeko 20:00etan, Muxikebarri zentroan, Niko Etxart musikariari eskainiko zaio omenaldi-kontzertu bat. Berarekin batera, eszenatokian Hapa-Hapa eta Xabi Leon, Anje Duhalde, Süne Xabaltx, Pello Artabe, Anne Bidalun, Irantzu Garamendi, Ainhoa Aranburu eta Robert Larrandaburu&Dominika Eiheraberri ere izango dira. ETBek grabatuko du emanaldia eta aurrerantzean eskainiko du.
Iparraldea Kantuz izeneko saio praktikoak antolatu dira (hilaren 13an, 20an eta 27an ere, 18:00etatik aurrera) Itsaso Arrieta Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan adituaren eskutik.
Aste honetan, azaroaren 13an, 19:30ean, Asisko Urmeneta ilustratzaileak zuzendutako Sorgina Banaiz! dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango dira Azebarriren egoitzan.
Hilaren 20an, Promesarik Txikiena helduentzako antzerkia ikusi ahal izango da Muxikebarrin, 20:00etatik aurrera, Infinitu drama konpainiaren eskutik.
Elirale konpainiak Mamuka familiarentzako dantza-ikuskizuna eskainiko du azaroaren 22an, Muxikebarrin. Eta azken egunean, hilak 26, Villamonteko Kultur Etxean, Jakes Sarrailleten Bardeetako otsoak nobelaz literatura-solasaldi bat antolatu da.
Xehetasun guztiak: Getxo Kultura
