Liburu bat ezagutarazteko egiten den bideo laburrak dira Book Trailerrak. Liburuak zabaltzeko eta irakurleak erakartzeko, filmetako trailerren antzeko teknikak erabiltzen dira; minutu inguruko iraupena izaten dute eta Internet-en bidez hedatzen dira.
Getxoko gazteen arten irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin martxan jarri da lehiaketa hau. Bertan, Getxon erroldatutako 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, hiru pertsonako taldeetan, eta egin beharreko lana honakoa da: aukeran ematen diren liburuetako bat irakurri, eta horren trailerra egitea.
Lanak abenduaren 22a baino lehen helarazi beharko dira, bideoak Youtuben eskegi eta lotura e-mailez bidalita. Ondoren internet bidezko bozketa jarriko da martxan eta urtarrilaren 11n irabazleen izenak jakinaraziko dira.
Oinarri guztiak, eta Book Trailerra egiteko jarraibide eta ideiak, www.kalabazan.com webgunean daude eskuragarri.