Nontzeberri

Getxoko Antzerki Jardunaldiak egingo dira hil honetan

Duela 33 urte hasi ziren Getxoko Antzerki Jardunaldiak, eta aurten ere, egitarau polita ondu dute hil honetarako.

Hala, urriaren 10ean hasiko dira jardunaldiak umeei zuzendutako Astokillo Circus (Panta Rhei Antzerkia) euskarazko obrarekin, San Nicolas plazan antzeztuko da, 13:00etan. Iluntzean, berriz, Javier Liñerak Barrio Rojo lana aurkeztuko du Andres Isasi musika-eskolan, 20:00etan.

Igandean ere, urriak 11, umeentzako antzerkia izango da: Kolore (Gari, Montxo eta Joselontxo), San Nicolas plazan, 13:00etan. Arratsalde partean, berriz, 20:00etan, Lalulú Teatrok Tipos de tipas eszenaratuko du, Andres Isasi musika-eskolan.

Jardunaldiek hilaren 12an, 17an eta 18an jarraituko dute, eta antzezlan hauek ikusi ahalko dira, besteak beste: Gelajauziak (Kukai dantza), mOrse (Zirkozaurre) eta Kreditua (Tanttaka Teatroa).

Horrekin batera, Antzerki arina eta Zurrumurruen kontrako antzerkia sailak ere egingo dira.

Jardunaldiei buruzko informazio guztia: getxo.eus.

Exit mobile version