Nontzeberri

Gerra ondorengo maitasun istorio bat

Goitibera konpainiako Saioa Irribarren eta Ander Basaldua kideek Erraietako Tximeleta kontakizuna aurkeztuko dute Oiartzungo udaletxean, martxoaren 20an, 18:00etan hasita, eta kontakizunaren irakurketa dramatizatuaren zati txiki bat ere egingo da.

Proiektua Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak bekaren hirugarren edizioaren deialdian hautatuetako bat izan zen. Beka horrek lau diziplina biltzen ditu: literatura, antzerkia, komikia eta zinema. Eta oraingo honetan Saioak eta Anderrek parte hartu dute literaturaren atalean.

Ekitaldiak bi zati izango ditu, lehenengoan kontakizunaren irakurketa dramatizatua egingo da eta ondoren elkarrizketa filosofiko bat izango da, Jakinmin elkarteko Imanol Alvarezek dinamizatua.

Erraietako Tximeleta ipuina “gerra ondorengo maitasun istorio bat da. Eta bertan ahaztuak izan zirenak eta haien bizipenak gogoratzen eta argitara ateratzen dira, gertatutakoa ezagutarazteko eta berriro gerta ez dadin saiatzeko. Gerran isilik bizi behar izan zutenei, sufritu zutenei, torturatu, fusilatu edo ihes egitera behartu zituztenei, laguntza eskaintzeagatik errepresaliatu zituztenei eta errepikatu beharko ez liratekeen bidegabekeriak jasan zituztenei omenaldia”.

Exit mobile version