Martxoaren 8tik 15era bitarte egingo da Gernikako Lekuek Festibalaren bigarren edizioa. Atzo aurkeztu zuten programazioa jaialdiaren antolatzaileek.
Antolatzaileok adierazi dutenez, “Lekuek zaletasunetik abiatzen den festibala da. Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek. Gure asmoa herri oso bat musikaren bueltan jartzea da. Musika entzun, dantzatu, ikasi eta bizitzeko aste beteko egitaraua antolatu dugu”.
Zaletasun horri jarraituz, jaialdi “txikia, askotarikoa, eklektikoa, horizontala, merkatuaren logiketatik kanpo dagoena” ondu dute.
Bada martxoaren 8tik 15era arte, musika Gernikako hamaika txokotara zabalduko da: Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti-txokoa, Lizeoa, eta hainbat taberna.
Leku horietan askotatiko artistak arituko dira: Albert Pla, Bide Ertzean, Paus portugaldarrak, Zea Mays, Bullet proof lovers, Hesian, Ray Fenazdez kubatarra, Londresetik Shur-i-kan, Tooth, Morau eta Beñardo, Sustrajah, Ainara LeGardon, Croissant Djs, Potato, The Riff Truckers, Mike Whellans eskoziarra, Aterkings, James Room…
Kontzertuez gainera, bestelako jarduera paraleloak ere izango dira: Ainar LeGardonek auto-ekoizpenari buruz egingo duen ikastaroa, zinekluba, eta Kafea eta Galletak saioa, besteak beste.
Ordutegiak, datak, sarrerak eta bestelakoak: gernikakolekuek.com.