Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan jokatuko da larunbatean, azaroaren 7an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa, 17:00etatik aurrera.
Igor Menika Bengoetxea gai-emailearekin batera, sei bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol.
Saioa erakargarria denez, sarrera guztiak agortu dira. Halarik ere, sarrerarik gabe geratu direnek etxetik zuzenean ikusteko aukera ere izango dute: ETB 2 ON katean eta ETB ON plataforman.
