Arte Ardura Laborategia Guggenheim Bilbao Museoaren ekimen bat da. Euskal Herriko hainbat artista eta arte arduradun gaztek 103b aretorako berariaz sortutako proiektuak aurkezten dira honi esker.
Geratu dadila mundua, ni jaitsi egingo naiz-eta: ezeztatu garai bat, hasi beste bat taldeko erakusketa bat da, eta Inés Bermejo (Getxo, 1986) eta Anarel-la Martinez (Valentzia, 1984) dira komisarioak. Atzo inauguratu zen proposamen artistiko hau.
Proiektu horrek artista hauek biltzen ditu: Elisa Arteta (Iruñea, 1980), Pau Figueres (Benidorm, 1976), Miriam Isasi (Gasteiz, 1981), Ibai León (Bermeo, 1980), Juan Pablo Ordúñez Mawatres (Madril, 1986), Ainhoa Ortells (Getxo, 1985) eta Diego Vivanco (Bilbo, 1988).
Artistak hauek metaforak egiten dituzte, krisialdiak eragindako tristura, atsekabea, amorrua eta frustrazioa aditzera emateko eta hein batea ere, kontra egiteko.
Miriam Isasik, Hausnarketaren zama (El peso de la reflexión, 2006) lana eraman du aretora. Diego Vivanco, gizarteak gaur eguneko sistema gaitzesteko moduetan murgiltzen da Gaurko egoera (Estado de situación, 2012) lanean.
Pertsona zein talde bat identifikatzeko erabiltzen den oihal zatia, hots, bandera bat, abiapuntutzat hartu du Mawatresek Europa. Bandera beltza (Europa. Bandera negra, 2013) lanean. Ibai Leónek Nazio batuak (Naciones Unidas, 2012) lanean fikziozko leku eta banderen sinbolo diren piezak erabiltzen ditu.
Elisa Artetak izatearen hauskortasuna aztertzen du Iraunkortasunik eza (Impermanencia, 2012) dantza-performancean. Pau Figueresek, haurtzaroko oroimen eta sinboloak txertatzen ditu bere pinturetan, eta Ainhoa Ortellsek Smiley emotikonoa iraultzen du.
Urriaren 8tik azaroaren 3ra bitartean Guggenheim Bilbao Museoan gazte hauen mezu artistikoak ikusteko parada egongo da.
