Nontzeberri

George Orwell idazlearen lehen lana euskaraz

George Orwell Lur jota Parisen eta Londresen izeneko lana euskarara ekarri du Rafa Santxitz-Muxika itzultzaileak. Igela argitaletxeak kaleratu du egunotan.

Eton College ikastetxe esklusiboaren heziketa pribilegiatua jaso arren, George Orwellek pobreziaren eta porrotaren mundua ere ezagutu zuen Parisen eta Londresen. Bizipen haien kontakizuna da Lur jota Parisen eta Londresen, idatzi zuen lehenbiziko liburua.
Ia ehun urte iraganagatik ere, kontakizunak eta salaketak gaurkotasun osoa gordetzen dute oraindik ere: lan prekarioa, eskaleak, migranteak, errefuxiatuak, etxegabeak, aterpetxe zulo eta kale gorriko bizimodua, esplotazioa, bazterketa…
Orwellen sen profetikoak eta ikuspegi zorrotzak ez du, zoritxarrez, egundaino huts egin.

1933an kaleratu zuen Lur jota Parisen eta Londresen. 1936ko Espainiako Gerran errepublikarren alde borrokatu zen. Handik sortu zen Homage to Catalonia liburua. Bigarren Mundu Gerran BBCn eta hainbat egunkaritan lan egin zuen. Tuberkulosiak jota hil zen. Bere lanik ospetsuenak Abereen etxaldea eta 1984 dira, islatzen duten iragarpen distopikoengatik ezagunak.

Exit mobile version