Nontzeberri

Georg Friedrich Händel konpositorearen “Messiah” Donostian entzungai

Donostiako Kursaal Eszenak Haendelen Messiah obra ederra izango du gaur berton, hilak 18, The English Concert Orchestra and Choir taldearen eskutik.

Kursaal Eszenak Gabonak ekimenaren barruan entzungai izango da Haendelen Messiah lana. “Oratorio barrokoaren paradigma, lan horrek bere egilearen bizitza eta konposizio ibilbidea laburbiltzen du; lan sakratua da, Jesusen jaiotza, pasioa, heriotza eta berpiztea kontatzen dituena, Bibliako narratibaren sakontasuna musikara eramanda, barrokoa eta aro klasikoaren adierazpen hunkigarria uztartzen dituen estiloan.”

Georg Friedrich Händel konpositorea 1740tik aurrera, opera alde batera utzi eta ia soilik oratorioak egiteari lotu zitzaion, eta 1741ean, Messiah osatu zuen, urte bat beranduago Dublingo New Music Hallen estreinatuko zuena. Bertan dago, nola ez, Aleluia famatua.

The English Concert orkestra aparta da, bere zuzeneko eta grabatutako ekoizpenaren kalitateagatik; bakarra, bere interpreteek elkarrekin lan egiteko eta jarduteko duten arduragatik, eta bere publikoarekin mundu osoan konektatzeko duen nahiagatik. Harry Bicket zuzendari artistiko duela, The English Concert ezaguna da bereziki pasioa doitasunarekin, fintasunarekin eta edertasunarekin konbinatzeko gaitasunagatik.
Joyce DiDonato, Dame Sarah Connolly, Iestyn Davies, Alison Balsom, Trevor Pinnock, Dominic Dromgoole, Tom Morris dira orkestrarekin kolaboratzen duten artistetako batzuk. Haendelen obrekin egiten du nazioarteko bira eta Donostiaz gain, munduko beste kontzertu-areto handietan izan da taldea, adibidez, Theater an der Wien, Théâtre des Champs-Elysées, Hanburgoko Elbphilharmonie eta Londresko Barbican.

Exit mobile version