Bertsozale Elkarteak Generoa eta bertsolaritza-ri buruzko III. Jardunaldiak antolatu ditu Villabonan. Hala, gaur bertan, Carmen Larrañaga Odriozolak Emakumea eta bertsolaritza. Ikusezintasunari buruzko lehenengo ikerketak izeneko hitzaldia egingo du, 18:00etan. Geroago, 19:30ean, Ibon Arrizabalaga de Mingo Mutil nerabeak: aurrera ala atzera goaz? Gaiaren inguruan mintzatuko da.
“Umorez deituriko Jardunaldion helburua bertsozaleon artean feminismoaren ezagutza zabaltzea eta genero rolen bereizketaz kontzientzia piztea da”. Bi dimentsio hauei erantzutea bilatzen dute Umorez Jardunaldiek: Feminismoa eta maskulinitateari buruz sakontzea eta genero ikuspegitik bertsolaritzan eta beste arte eszenikoetan gertatu diren esperientziak ezagutzera ematea.
Jardunaldiok bigarren hitzordu bat ere izango dute: Otsailaren 21ean, 18:00etan, Jokin Azpiazu Carballok Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu hitzaldia egingo du, eta 19.30ean, berriz, Saioa Cabañasek Emarock egitasmoa aurkeztuko du.