Nontzeberri

Genero-ikuspegia (gure) kulturan

K bulegoak urteko lehen saio irekian Genero-ikuspegia (gure) kulturan eztabaidagai izan zuen. Kultura-sektoreko 20 lagundik gorak hartu zuen parte saioan, jakintza eta jardunbide kolektiboak partekatzeko beste esperientzia batean.

K bulegoak urteko lehen saio irekian Genero-ikuspegia (gure) kulturan eztabaidagai izan zuen. Otsailaren 1ean, asteartean, on line egindako bilera bi txandatan antolatu zen: goizez gaztelaniaz eta arratsaldez euskaraz. Guztira, kultura-sektoreko 20 lagundik gorak hartu zuen parte saioan, jakintza eta jardunbide kolektiboak ikasteko beste esperientzia batean.

Sarreran, zenbait hamarkadatako borroka feministaren ondorioz genero-ikuspegia txertatzeak ekarri dituen ekarpenak nabarmendu ziren. Pertsona guztiendako eskubideak, ekitatearen eta berdintasunaren aldeko borroka eta diskriminazioaren aurkako borroka aldarrikatzeaz gain, genero-ikuspegiak sekulako balioa eman du: gure historia hobeto ezagutzea, arlo guztietan, kultura barne.

“Narratiba berriak eskaini dizkigu, ahanzturatik berreskuratu ditu isildutako emakumeen lana (eta ez bakarrik emakumeenak) aldarrikatu du”.

Exit mobile version