Nontzeberri

Gema Intxaustiren erakusketa, La Taller galerian

Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966) Wilder is the new black izenburuko erakusketa paratu Bilboko La Taller galerian, abenduaren 19ra arte.

Erakusketa berriak aurretik aurkeztutako … Meanwhile… rapture erakusketaren ildoa jorratzen du. Erakusketa hura zoramenaren inguruko metafora bat zen.

Oraingo proiektua, baina, goxoagoa da. Mugak, bidaiak eta lurraldeak zehazten dituen ildoa lantzen du; hala, Gemak AEBetan artzain aritutako aitak 1964an Idahon egindako argazkia erabili du erakusketa aurkezteko. Argazkiaren atzeko aldean ondokoa dago jasota: “Argazki hau erreserbetara, hau da, mendi garaietara goazenean eginda dago. Hemen (ardiak) zubi batetik pasatzen dira, argazki polita da, beraz, ondo gorde apurtu ez dadin”.  Argazki hori betidanik gustatu zaio artistari, baina orain, esanahi berezia hartu du, urteen poderioz.

Argazki hori eta beste batzuk ardatz hartuta, artista gernikarrak bi lerroko gidoi bat egin du Who do you think you are? izenburuko obran. Lan hori The runner’s cut marrazki seriearekin osatu du, marrazki horiek LaVidak.org-ek egindako egutegian jaso ziren. Erakusketa denboraren inguruan egituratu da, baita saminaren inguruan ere. Horretarako, Intxausti testuaz baliatu da, hitzak irudiari gailenduz.

Exit mobile version