Nontzeberri

“Gela bat norberarena” argitaratuko du Consonnik

Consonni Bilboko arte ekoizpen etxeak Virginia Woolfen Gela bat norberarena saiakera  plazaratuko du uztailean. Maria Colera Intxaustik itzulia eta Maite Zabaletak diseinatua. Horretaz gainera,  Adelina Moya eta Remedio Zafraren hitzaurreak eta Kajsa Dahberg artistaren parte-hartzea ere jasoko ditu.

Bilboko ekoizpen etxeko kideak bulegoaren 16. urteurrenaren ospakizunak prestatzen zeundela ohartu ziren Woolfen A Room Of One´s Own ez zegoela euskaratua. Hori dela eta, euskarazko edizio berezia prestatzea erabaki zuten.

Ekoizpen etxearen arabera, “Emakumeei eta fikzioari buruz jarduteko eskaera bati jarraiki idatzi zuen Virginia Woolfek Gela bat norberarena saiakera. Emakumeen genero-rolak aztertu zituen bertan, idazleak, sortzaileak eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Emakumeen idazkuntza tradizio patriarkalaren baitan hizpide hartzen duen saiakera hori 1929an argitaratu zen eta manifestu feminista inspiratzailea bihurtu zen berehala”.

Exit mobile version