Joan den asteburuan burutu zen Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Orioko Karela kiroldegian.
Gaztetxoen mailako finalarekin hasi zen jaialdia, eta aurreko batean esan genuen bezala, talde hauek aritu ziren bertan: Ekialdeko taldean (Bizkaia) Iruri Altzerreka (Garai), Antxon Urguen (Gernika), Beñat Bilbao (Gernika) eta Bittor Altube (Abadiño); Zarauzko taldean (Gipuzkoa) Ione Makazaga (Zarautz), Irati Tolosa (Zarautz), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Libe Goenaga (Getaria); Leitzako taldean (Nafarroa) Xabat Ilarregi (Leitza), Oiher Altzelai (Leitza) eta Joanes Ilarregi (Leitza); Arabako taldean Beñat Cano (Dulantzi), Unai Etxenausia (Aramaio), Mikelats Jausoro (Ozeta), Aroa Arrizubieta (Gasteiz), Ibai Martin (Gasteiz), Lexuri Gonzalez de Heredia (Gasteiz), Ainhoa Barrio (Gasteiz), Aitor Ugarte (Aramaio) eta Martin Abarrategi (Aramaio), eta Kanbo-Xalbadorreko taldean (Iparraldea) Oier Urreizti (Bidarrai), Hodei Renteria (Baiona) eta Julen Bellan (Baiona).
Hauen guztien artean onena Zarauzko taldea izan zen. Atzetik, Leitzakoa sartu zen.
Arratsaldean gazteen mailako finala hasi zen. Peru Abarrategi (Aramaio), Iñati Tena (Gasteiz), Txaber Altube (Abadiño), Ander Gerrikaetxebarria (Zornotza), Mikel Iturriotz (Urretxu), Gemma Urteaga (Beasain), Ortzi Murua (Azkaine), Aitor Servier (Azkaine), Mikel Lasarte (Barañain) eta Maddalen Lopez (Lesaka) lehiatu ziren.
Azkenean Gemma Urteaga beasaindarrak jantzi zuen txapela.
Animo gazteak!
