Nontzeberri

Gazteentzako lanak eta beste

Elkar argitaletxeak sorta galanta ondu du neska-mutil koskorren gozamenerako. Txomintxo eta Perutxoren abenturak eta Memoriaren Zuhaitza dira publikatu diren lan bi. Peru eta Txomin Magdalenak idatzi dute lehena. Amaren sabeletik dabiltza elkarrekin Txomintxo eta Perutxo anaia bikiak eta hamaika abentura kontatuko dituzte liburu honetan.
Pello Añorgak idatzi du Memoriaren Zuhaitz,
 non oroimenaren garrantzia azpimarratu nahi duen.

Urrezko orrazia Gaizka Arostegik idatzi du eta lan hau III. Mikel Zarate haur Literaturako Saria izan zen. Irudiak Eider Eibarrek egin ditu. Ainhoa, gurasoekin batera, arbasoen baserri zaharrera joan da egun batzuk igarotzera. Udazkena da, eta basoa hamaika kolorez jantzita dago. Itxura guztien arabera, oporraldi lasaia izango da, baina gure protagonistari dena korapilatuko zaio.

Joan Mari Irigoien eta Antton Olariaga bikotea poesiaren munduan murgildu da Urruneko Motorrak Mila Zaldi eta Sasiak Mendia Jan lanetan. Lehena 10 urteko irakurleei begira egina da, eta bigarrena, berriz, 12 urte gorakoei.

Azkenik, esan behar da, gaur bertan Tene Mujika beka jaso zuen Ainara Gorostizuk Aldamenekoa lana aurkeztuko duela Donostian. Euskal Herrian azken aldian izan dugun immigrazioa aztertu du, hamar erreportaje luzeren bidez.

Exit mobile version