Nontzeberri

Gazteentzako II. Nanoipuinen lehiaketa, Gasteizen

Nanoipuinek gehienez ere 132 karaktere izango dituzte, eta baldintza hori bete beharko dute lanek; gainera, liburutegi hitza izan beharko dute. Gazteentzako II. Nanoipuinen lehiaketa honetan 12 urtetik 30era bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute.

Lehiaketarako hiru kategoria adostu dira: A kategoria (DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak); B kategoria (DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak); eta C kategoria (19 urtetik 30era bitarteko gazteak)

Lanak entregatzeko epea martxoaren 23tik apirilaren 23ra izango da.
Lehen saria, diploma eta  smartphone izango da.

Bestelako informazioa hemen duzue.

Exit mobile version