Nontzeberri

Gazteen euskarazko proiektuei bultzada

Batera, kultur proiektuak elkarrekin izeneko diru-laguntzaren hirugarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 20ra arte egongo da zabalik.

Ekimenaren helburua gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuak sustatzea da (Euskal Herriko 16-30 urte bitarteko edozein gazte euskalduni zuzendutako deialdia da), eta horretarako, antolatzaileek crowfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 €-ko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako hiru proiekturi.

Euskaraz garatzekoa bada edozein ideia izan daiteke interesgarria: “liburu edo diska bat argitaratu, jaialdi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin… gazteen irudimenak eta sormenak askotarako eman dezake”.

Proposamenak aurkezteko garatu nahi den proiektuaren laburpena oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidali beharko da.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version