Nontzeberri

Gazte literatura sortzeko egonaldi beka Hendaian

Gazte literatura sortzeko egonaldi beka ondu dute Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Kultur Erakundeak eta CPIE Euskal itsasbazterrak elkarlanean.

Egonaldia Hendaiako Nekatoenean izango da, Hendaiako Abbadiako Eremuan, hilabetez, 2017ko urria eta azaroa bitartean, eta 1.000 euroko diru-poltsa eskaintzen da.

Proiektuak bi zati izango ditu: batetik, aipatutako egonaldia gazte literaturako sorkuntza garatzeko; eta bestetik, ikasle gazteekin jarduera bat. “12 urtetik gorako ikasle talde batekin. Idazleak bere idazlanari buruz proposatu nahi duen lana. (…)Jarduera honek Hego Lapurdiko Hirigune eta DRACeko EAC programaren barnean izanen da horien finantzaketa berezia izanik”.

Lanak aurkezteko epemuga 2017ko maiatzaren 29a baino lehen izango da. Dokumentazioa (egitasmoa, curriculuma, eta bar) hauetariko batera bidali: eie@idazleak.eus, etchegoin@eke.eus edo cpielittoralbasque.sorkuntza@hendaye.com.

Informazio gehiago: idazleak.eus.

Exit mobile version