Gasteizko Udaleko Kultura eta Gazteria zerbitzuek Gazte Hitzak literatura-lehiaketa abian jarri dute sorkuntza, idazketa eta irakurketa indartzeko helburuz. Lehiaketa 12 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago eta aurtengo edizioko baldintzetako bat izango da testuetan azala hitza sartzea. Interesdunek martxoaren 1era arte parte hartu ahal izango dute.
12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako nanoipuinen kategoria bi taldetan banatuko da: 12 eta 15 urte bitartekoak eta 16 eta 18 urte bitartekoak. Testuek ezin izango dituzte 300 karaktere baino gehiago izan (espazioak eta zeinu ortografiko guztiak barne). 18 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzendutako ipuinen kategorian ere bi talde izango dira: 18-24 urtekoak eta 25-30 urte bitartekoak, eta gutxienez 1.000 eta gehienez 1.500 hitzeko muga egongo da lan bakoitzerako.
Hautatutako testu guztiak, gainera, Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Eskolako (IDarte) ikasleek ilustratuko dituzte. Irabazleek 100 eta 250 euro arteko saria eta 75 euroko balioa duten txartelak jasoko dituzte, Gasteizko liburu-denda batean trukatzeko. Gainera, ipuinen sailean Oihana Arana idazle eta bertsolariaren eta Mikel Ayllon idazle eta antzerkigilearen mentoretza jasoko dute irabazleek. Era berean, aurtengo berritasun gisa, nanoipuinen ataleko irabazleak Itziar Uriarte idazleak emandako idazketa sortzaileko tailer batera joan ahal izango dira.
Lehiaketaren gaineko xehetasunak: Gazte Hitzak.
