Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen Gazte Hitzak lehiaketa abiatu du. Euskaraz eta gaztelaniaz bidali ahal dira lanak urtarrilaren 29a baino lehenago.
Gaia librea da eta generoa fikzioa, eta bi sail eratu dira: bata, 14 -18 urte bitartekoak eta bestea, 19-25 urte bitartekoak.
Lanak paperean eman daitezke (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Plaza Berrian, 1) edo posta elektronikoaren bidez bidal daitezke gaztehitzak@gmail.com helbidera.
Epaimahaia Bernardo Atxagak eta Juan Ibarrondok osatuko dute.
Sari bat emango zaio modalitate eta sail bakoitzari. Alde batetik 300 euroko balioa duen balea, eta beste aldetik, norberaren narrazio propioa osatzeko Bernardo Atxagak (euskarazko modalitatean) eta Juan Ibarrondok (gaztelaniazko modalitatean) emandako laguntza. Azkenik saritutako kontakizunak hedabide baten bitartez zabalduko dira.
Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.