Gustavo Puerta eta Elena Odriozola adituek gidatuko dute urriaren 19tik 23ra, Komikigunean burutuko den Galtzagorri Elkarteak, Komikiguneak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko Gauzen Lezioak ilustrazio tailerra.
Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epai-mahaiak aukeratzen dituen 12 lagunei. 5 egunez, 7 ordutako saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa litzateke. Beraz, beka bana izango dute tailer honen formazioa jaso eta bertan sortuko diren lanak bideratu eta bistaratzeko.
Eskaerak aurkezteko azken eguna, uztailaren 17a izango da. Aukeratutakoei 2015eko irailaren bigarren astean erantzungo zaie.
Xehetasun guztiak, hemen dituzue.
