Nontzeberri

Gaur zurrumurru faltsuen aurkako bertso-saioa, Gasteizen

Gaur (abenduak 18) Migratzaileen Nazioarteko Eguna da, eta horren kariaz, Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiak bertso-saio berezia antolatu dute. Ekitaldia Europa jauregiko Maria de Maeztu Auditoriumean izango da, 19:00etan.

Bertso saio berezi horretarako 2017ko Bertso Txapelketa Nagusiko txapelduna eta finalistak juntatuko dira: Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, BeƱat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.

Gaurko egunari begira, bertsolariok zurrumurru, estereotipo negatibo, bizikidetza eta bazterkeriaren inguruko bertsoak haizatuko dituzte.

Exit mobile version