Nontzeberri

Gaur Kuadrillarteko Txapelketaren lehen finalerdia

Bertso-eskolen eta Arabako Bertsozale Elkartearen arteko antolakuntza kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta abiaturik dago Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa.  Apirilaren 5era bitarte luzatuko da ekimena.

Asteburu honetan Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketak bigarren faseari ekingo dio, eta finalerdiak hasiko dira jokatzen.
Narbaizan izango da lehena, gaur berton, hilak 28, Bañera FT, Ganbarakoak eta 4gara taldeen artean. Bertan erabakiko da finalean, apirilaren 5ean, izango den lehen talde finalista.

Diogun moduan finalerdiak hasiko dira, eta Narbaiza, Aramaio, Amurrio, eta Gillerna herrietan egingo dira. Final handia Gasteizen egingo da apirilaren 5ean.

Datu guztiak, hemen.

Exit mobile version