Nontzeberri

Gaur hasiko da “Bidaiarien Txokoa” ekimena, Bilbon

Abentura eta bidaia ederrak biltzen dituen Bidaiarien Txokoa ekimena Bilboko Begoña eta Santutxu auzoetan egingo da martxoaren 18tik 27ra. Hitzaldi, dokumental, erakusketa, eta kontzertu batek osatuko dute egitaraua.

Bilboko Udalaren programak “bidaiariak biltzen ditu esperientzia pertsonalak trukatzeko, pertsona guztiekiko ulermen- eta errespetu-balioak sustatzen dituzten errealitate eta kultura desberdinak ikusarazteko.”

Lehen egunean Afrika izango da protagonista, eta Igone Mariezkurrenak Lesothon egindako bidaia baten esperientzia kontatuko du. Geroago, Hans Fandor eta Gerard Jankal bikoteak alderantziko bidaia kontatuko du, Afrikatik honaino, El viaje por la vida saioan.

Ostiralean, Mendi Film Festibaletik iragan diren proiekzio onenen aukeraketa bat ikusteko aukera egongo da, eta tartean, Izarren zaunka, Euskarazko Film Onenaren EITB Saria, eta Cantos y flores, Kirol eta Abentura Film Onena izango dira.

Bidaiarien esperientziez gain, hainbat erakusketa ere paratuko dira. Lehenengoa Basa Bizitza izeneko argazki-erakusketa da eta bigarrena Bidaia marraztuak.Koaderno ilustratua: bidaia kontatzeko modu artistikoa.

Azkenik, aipatu behar da azken egunean, hilak 27, Maria Teresa Lonetti kantautorearen kontzertu bat antolatu dela, Italiako Calabriara eramango gaituena.

Programatutako jarduera guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version