Nontzeberri

Gaur “Gai edozertarako” bertso saioa

Bertsoa Unibertsitatean ekimenaren barruan bertsolaritzarekin lotutako hiru ikastaro egingo dira EHUko Udako Ikastaroetan.
Bertsolaritza eta beste sorbideak da ikastaroetako bat eta horri amaiera emateko performancea egingo dute gaur, ostegunean, hilaren 10ean, Donostiako Miramar Jauregian.
Gai edozertarako izenburupean bertso saio esperimentala egingo dute Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek, Ixak Arruti musikariaren laguntzaz.
Jon Martin bertsolaria izango da gai-emailea. Sorbide ezberdinetan gauzatutakoak gaitzat harturik, honako gaiak izan daitezke: poemak, aforismoak, narrazio laburrak, argazki, komiki, eskultura, zarata, soinu, antzerki esketx, mozorro…

Exit mobile version