Nontzeberri

Gaur eta bihar, “Poesia Orduak” ekimena Donostian

Irailaren 4 eta 5ean, Euskal Idazleen Elkarteak Poesia Orduak ekimena antolatu du Donostia Kulturarekin batera.  Emanaldiak Donostiako Victoria Eugenia Club Aretoak hartuko ditu beste behin. Aurtengo protagonistak Paddy Rekalde eta Beatriz Chivite idazleak izango dira.

Gaur berton abiatuko den ekimenean, Paddy Rekalde idazle bizkaitarrak hartuko du parte. Dj Itsua eta Oier Floresen irudiekin batera, Paddy Rekaldek Jukebox EkaHitza izeneko emanaldia ondu du. Errezitatuko dituen poemak Spray (Susa) liburutik ateratakok dira.

Biharko saioan, Beatriz Chivite idazleak  Pekineko kea (Pamiela) liburutik eskuraturiko poemak irakurriko ditu. Idazlearekin batera Paula Olaz eta Javier Lopez Jaso musikariak izango dira. Irakurgaiaren osagarri Mar Gonzalez Ruiz de Larramendik ikus-entzunezko lanak pantailaratuko ditu.

Bi saioak, Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan izango dira, 19:30ean.

Exit mobile version