Nontzeberri

Gaur bukatzen da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia

Mujeres en Construcción. Begoña Atin eta Maite Ibañez euskaldunek zuzendutako filma 16:30ean ikusi ahalko da Victoria Eugenia Antzokian. Pelikulan atentatu batek bizitza nola aldatu zien kontatzen dute 11 emakumeek. Garai eta testuinguru ezberdinetan galdu zuten emakume horiek guztiek pertsona maitaturen bat, ETAren atentatuetan harietariko bederatzik eta Batallon Vasco Españoles zein Grupos Españoles Armas-GAEren atentatuetan besteek.

Dokumental hau eta gero, leku beran baina 19:00etan, klausura ekitaldia egingo da eta Soundtrack for a revolution pelikulari bidea emango diote. Bill Guttentag eta Dan Sturman zuzentzaileak protesta-abeslariak aitzakiatzat hartuz, Amerikako Estatu Batuetako herritar beltzen eskubideen aldeko borrokaz hitz egiten dute.

Ordu berean baina Okendo kultur etxean La pérdida filma jarriko dute eta gero mahai ingurua egingo dute. Klase intelektual, akademiko eta zientifiko oso baten erbesteari buruzko hausnarketa da; izan ere, 60-70ko hamarkadetako indarkeria politikoaren ondorioz, Argentina utzi behar izan zuten.

Giza Eskubideen Zinemaldia Soul Supreme bikotearen kontzertuarekin bukatuko da Egiako kultur etxeko Gazteszenan gaueko 11etan.

Berria

Exit mobile version